Posteado por: Ixone | 2010/01/16

WEBQUESTAK SORTZEN

Aurreko atalean webquestari itxura hartu badiozu eta gehiago jakin nahi baduzu hemen daukazu webquest tutoriala euskaraz.

Erraza ezta? zurea sortzen animatzen bazara hurrengo linkean klik egin eta aurrera. http://www.phpwebquest.org/euskera/

Posteado por: Ixone | 2010/01/16

WEBQUESTa

Webquesta, jarduera didaktiko bat da eta ikerketa gidatu batetan datza; orokorrean internetetik datozen baliabideak ditu, gaitasun kognitiboen erabilera bultzatzen du, baita lan kooperatiboa eta ikaslearen autonomia. Ikasleekin lan egiteko estrategia interesgarria dela iruditzen zait. Unibertsitateko ikasgai batetan landu dugu eta gurea sortu ere bai, ikusi nahi izanez gero behean klikatu eta ea zer iruditzen zaizuen!

http://www.phpwebquest.org/euskera/procesa_index_busqueda.php

Posteado por: Ixone | 2009/12/12

NOLA IRAKATSI

Hemen uzten dizuet Lugares Comunes filmeko pasarte bat. Lehengo egunean irakasgai baten ikusi genuen eta oso esanguratsua izan da niretzako. Irakasle zareten eta izango garenentzako interesgarria iruditu zait eta zuekin elkarbanatzea pentsatu dut. Filmea Adolfo Aristarain zuzendariak egina da eta Federico Lupi azaltzen da bertan.

GOZA DEZAZUELA!!!!

Posteado por: Ixone | 2009/12/01

ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Jakingo duzuenez abenduaren 3an, Xabierko Frantziskoren egunean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, oraingoan 60. urteurrena izango dugularik. Hau dela eta Eusko Ikaskuntzak  ekimen bereziak prestatu eta martxan jarri ditu eta teknologia berrietaz baliatu nahi izan dute euskararen aldeko mezua barreiatzeko. Aurtengo edizioaren helburua Interneten sortutako sare sozial berrietan euskararen erabilera bultzatzea da. Horretarako, “Klik egiozu euskarari” lemapean, blog bat egokitu da atxikimenduak jasotzeko. Hurrengo estekan klik eginez gero bertan sartu zaitezkete: http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene

Beste ekimen batzuen artean, Benito Lertxundik Euskararen Nazioarteko Egunerako pieza berri bat konposatu du. Hemen doakizue pieza berriaren letra eta abestia:

Euskara giza ondarea da: komunikazio
eta batasunerako tresna.
Elkar ulertu eta giza helburu gorenera heltzeko beharrezko baliabidea.

Hizkuntzak leuntzen du animalia eta
gizon bilakatzen.
Berak bideratzen elkar laguntza giza
mailan gauzatzeko.
Zentzu horretan hedatzen da herri bakoitzaren beharretara.

Hizkuntza ispilu leiala da,
non kondairan zehar, herri baten
baldintza sozialak isladatzen diren.

Hizkuntzak jakinarazten dio belaunaldi bakoitzari oinarrizko kultura guztia.

Bere hizkuntzarekin hautsi duen herriak tradizioa du errausten eta arima
epeltzen.

Hizkuntzak bere baitan, herri baten
mundua ulertzeko era gordetzen du, herritarrek hitzegiten dutenean.

Euskara, gure hizkuntza, giza ondarea da.

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/ENE_benito.mp3

 

GOZA DEZAZUELA ETA JARRAI DEZALA MINGAINAK DANTZAN EUSKARAREN ERRITMOAN!!!

 

Alizia errealitatearen herrian. Informazioaren teknologia berriak irakaskuntzaren egunerokoan

http://www.hikhasi.com/artikulua/990

Posteado por: Ixone | 2009/11/28

Norantz goaz?

Hausnartzeko interesgarria, ez duzu uste?

Posteado por: Ixone | 2009/11/28

musikaz blai

Posteado por: Ixone | 2009/11/10

Posteado por: Ixone | 2009/10/27

Kaixo blogariok!

Ongi etorri guztioi nire blog berri honetara. Blog honen  ildo nagusia hezkuntza izan arren, berarekin harreman estua duten eremu ezberdinak zuenganatzen saiatuko naiz bertan.

Hasitako lan berri hau  interesgarria bezain baliagarria suertatzea espero dut.

Aipatu beharrik ez dago zuen iritziak ongi etorriak direla, beraz, anima zaitezte! Leer Más…

Categorías

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.